es - eus

   gorputzetako tratamenduak

 

Erabiltzen ditugun kremek azalari bizitasuna emateko behar diren osagaiak dituzte: buztina, landare-koipeak, azal mota bakoitzerako egokiak diren landare-estraktuak eta soja-lezitina bezalako emultsionatzaile naturalak.

 

   .aktibatzaile-erreduktorea

 

Zelulitisari eta gantzei aurre egiteko.

Denon desioa da, eguraldi ona datorrenerako, batik bat, laranja azal hori kentzea. Tratamendu honekin saio batzuk eginez gero, nabarmen gutxitzen da.

 

   .drenatzailea

 

Likidoak eta toxinak gutxitzeko.

Zure irudia moldeatu egingo da eta arinago sentituko zara. Emaitzak bigarren saiotik aurrera antzemango dituzu.

 

   .hanka nekatuak

 

Nekatuak eta astunak.

Kaltegarria da denbora luzez egotea zutik edo eserita. Tratamendu honekin zirkulazioa hobetu egingo zaizu eta nekea desagertu.

 

   .erditze ondorenak

 

Ebakuntza edo liposukzio baten ondorenerako.

Ebakuntza batek ondorioak uzten ditu. Tratamendu honekin zauriak errazago itxiko zaizkizu eta zu ere hobeto sentituko zara.

 

   .zetazko azala

 

Azal leuntzeko.

Tratamendu honekin azala leun-leun eta hidratatuta geratuko zaigu, zetazko azal baten modura.

 

   .bularrak

 

Sendotu eta gaztetzeko.

Tratamendu honekin zure bularrak sendo eta hidratatuta izango dituzu, gaztetuta.

 

   .azala irmotzeko

 

Bigundutako azalak irmotzeko.

Dieta bat egin ondoren edota haurdunaldiaren ondoren azala erori egiten da. Tratamendu honekin irmotu egingo zaizu berriro.

 

   .orekagarria

 

Gorputza orekatu eta armonizatzeko. Ezkogaientzako bereziki.

Ez al litzaizuke gustatuko beti erlaxatuta, orekatuta eta hidratatuta egotea? Tratamendu honekin lortuko duzu. Hiru saioren buruan hasiko zara emaitzak ikusten. Sentsazio onez beteko zaizu gorputza.