es - eus

Gorputz osorako tratamenduak eskaintzen ditugu, guztiz pertsonalizatuak.

Gure tratamendu guztietan fitokosmetika erabiltzen dugu.

 

   aurpegirako tratamenduak

 

Landareetatik ateratako estraktu puruak erabiltzen ditugu aurpegirako. Nekazaritzan ilargiak garrantzi handia izan du eta guk ere estraktu hauek ateratzeko oso kontuan hartzen dugun gaia da ilargiarena.

 

   .garbitzea

 

Azal mota guztietarako.

Azala garbitzea eta oxigenatzea oso garrantzitsua da.

 

   .araztea edo purifikatzea

 

Azal koipetsu eta aknedunetarako.

Koipea kontrolatu eta azala behar bezala hidratatzeko.

 

   .bizitasuna ematea

 

Erretzaileen azal hil eta orbandunetarako.

Tabakoak eragin handia du azalean. Bizitasunik gabeko azalak dira erretzaileenak, azal hilak. Tratamendu honekin bizitu eta oxigenatu egiten dira.

 

   .berritzea

 

Azal lehor eta zimutuetarako.

Denboraren joanak zahartu egiten du gure azala. Tratamendu honekin berritu eta leundu egingo zaizu.

 

   .lasaitzea

 

Irregulartasunak dituzten azaletarako.

Tratamendu ezin hobea da azalari malgutasuna emateko eta irregulartasunak lasaitzeko.

 

   .gorritasuna kentzea

 

Kapilarrak agerian izanik, gorritasunak izateko joera duten azaletarako.

Tratamendu honekin atzeratu egingo dugu zain txikiak eta koperosia agertzea.

 

   .flash esentziala

 

Ezkongaientzako eta egun berezietarako.

Hain bereziak diren egun hauetan azala ondo edukitzea oso gomendagarria da, irudi eta argazki txukunak ateratzeko.